2008-01-16

Euskararen
Nazioarteko
Eguna


Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Elkarteak, XXI. mendean, gizarte aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Bestalde, WALL STREET JOURNAL delakoak berriki sortutako auziari
erantzuna eman nahian, Eusko Ikaskuntzak aukera ematen du, beheko testua
aipatu egunkari horretara bidaltzeko. Irakurri testua eta ados bazaude, zure
adostasuna gehituko dugu beste milaka lagunenari.
“Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako."
Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu
Atxikimendua
Ospakizunetan bakarrik gogoratu behar dugu euskaldunak garela eta euskara
gure hizkuntza dela? Zer arraio egiten dugu gainontzeko 364 egunetan?
Euskal Herriko ikastetxe guztientzako gogoeta txiki bat egin nahiko nuke. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eta abenduaren 4a iritsiko da. Orduan, zein izango da euskarari egingo diogun ekarpena?
Arlo eta esparru askotan egin dezakegu euskararen aldeko lana, baina gu, sare honetan murgilduta gabiltzanok, gainontzeko 364 egun horietan bakardade handia antzematen ari gara. Beste ikastetxeen berotasuna nahi genuke, ezagutza partekatu nahi genuke, euskaraz ekoiztutako edukiak sortu eta zabaldu nahi genituzke, gure esperientziak trukatu eta elkarrengandik ikasi nahi genuke, euskal hezkuntzaren sarea osatu nahi genuke… Horretarako prest?
Tira, abenduaren 3an ospatu eta gozatu, baina asteartetik aurrera ea animatzen garen eta Interneteko esparru honetan euskararen eta euskal hezkuntzaren aldeko elkarlana burutzeko gai garen. Guztion mesederako izango da, baita euskarari laguntza eta bultzada paregabea emateko aukera bikaina ere

“Maita nazazu gutxiago ta goza nazazu gehiago”

No hay comentarios:

 

Powered by Blogger