2008-05-05

Saria Sasoetako 4. mailako ikasleen bideo sorkuntzari


Sasoeta Herri Ikastetxeak "Dentista bat eskolan bisitan" bideoarekin Hezkuntza Saileko saria jaso du.
Txintxarrin, idatzitako berria hemen uzten dizuet. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berrikuntza Pedagokiko Ihardunaldien barnean teknologia berriak sustatzeko lehiaketa antolatu du eta Sasoeta Herri Ikastetxeko 4.mailako B taldeak zortzi minutuetako bideo bat landu du, "Dentista bat eskolan bisitan" eta saria irabazi ere. Iñigo Aldabaldetreku, Sasoeta ikatetxeko Esazu irratiko arduradunak, Leire Aizpuru ikasleen tutorearekin batera bideoaren lana zuzendu eta koordinatu du. Iñigo Aldabaldetreku pozik agertu da sarituak izan direlako, baina bideoa egiteko landu duten guztia oso baliagarria izan zaiela azpimarratu nahi izan du: "bideoa oso tresna baliagarria da ikasle guztiei modu garbian iristeko. Formatoa transmititzeko bereziki aproposa da: kognitiboki ondo ez dabiltzan ikasleentzako, normalean parte hartzera kosta egiten zaien ikasleentzako... Bideo egiteko erabili dugun metodologiarekin, oso erraz egin zaie parte hartzea". Laugarren mailako ikasleek bideoa dentista bati buruz egitea erabaki zuten. Aldi berean, lan honek baliogarria izan zaie ahoa liseri aparatuko zatia aztertzeko eta hortzen mantenuak osasunerako duen garrantziaz ohartarazteko. Modu honetan, "kurrikuluma lantzeko oso baliogarria izan da", dio Iñigok.
Saria jaso duen bideoa:

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa Iñigo!!!!!!!!!
Bideoa ikusi dut eta oso sos ondo dago. Zorionak!!!

 

Powered by Blogger